Datozen saioak

2012-06-16 Eskoriatza
Erregea eta Bufoia
Erregea: Beñat Gaztelumendi
Bufoia: Ander Lipus
Zalduna: Unai Elizasu


Zaldunak: Gaijartzaileak

Unai Elizasu (1980)


Altzan jaioa da eta 1999 urtean egin zuen bere lehen plaza Altzan bertan. Geroztik, Euskal herrian zehar gai-jartzaile gisara dabil plazarik plaza. Gauza berriak egin eta aportatzeaz gain, emanaldi bereziak sortu eta emanaldi berezietako partaide izan da eta da egun ere Unai, hala nola: Barkatu, Bertso estropada (lehorrekoa eta uretakoa), erregea eta bufoia, bertsoa & jazza. Gai-jartzaile lanaren eta saioetako gaien gune bat sortu du sarean, www.gaijartzailea.com.






Josu Goikoetxea (1974)


Gernikan jaioa da Josu. Hitzetik Hortzera programaren zuzendari eta aurkezlea ohia da, eta bertso-tramaren sortzaileetakoa da, Jon Maia eta Igor Elortzarekin batera. Bizkaiko Txapelketan lotu zitzaion txapelketako gai-jartzeari, 2000n. Geroztik, plazaz plazako jardunean eta Bizkaiako eta Txapelketa nagusietan gaijartzaile lanak egin ditu. Erregea eta bufoia emanaldiko partaide da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario