Datozen saioak

2012-06-16 Eskoriatza
Erregea eta Bufoia
Erregea: Beñat Gaztelumendi
Bufoia: Ander Lipus
Zalduna: Unai Elizasu


Bufoia. Aktorea


Ander Lipus (1971)
Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen lehen ikasketak. Madrilen zazpi urtez lanean egon ondoren (“La doble Inconstancia”, Miguel Narros, “El manuscrito encontrado en Zaragoza”, Francisco Vidal, “Duelos”, Javier Garcimartín, e.a), Bilbora itzuli eta beste artista batzuekin Mina espazioa sortu zuen. Harrezkero, bere ibilbidea antzerki ikerketa eta esperimentaziora bideratu zen.
1998an Antzerkiola Imaginarioa taldea sortu eta aktore eta zuzendari lanetan aritua. Antzerki antropologian aditua, zenbait ikastaro eta antzerki eskoletan irakasle izan da. Antzerkiola Imaginarioarekin sortutako lan aipagarrienak: “8 olivetti poetiko” eta Anderground Trilogiako Bakarrizketak (“Ardoaz”, “Minutu bakarra” eta “Mis rarezas dirías tú”), “Yuri Sam (otoitza)” eta “Au revoir! Triunfadoreak”.
Beste zenbait antzerki talderekin ere egin du lan: Txalo-k ekoiztutako “Emaztea kapelarekin nahastu zuen gizona”, Ramon Bareak zuzendua; “Badum Mundua” haurrendako musikala idatzi eta zuzendu Hortzmuga taldearekin; Martxel Mariscal-en “Ezequiel” lana Sagarroi rock taldearekin; “Zeta” Hika Teatroa. “Putzuak lehortzen” Agerre Teatroa.
Azken bost urtetan herriz-herriko antzerki-antropologia proiektua ere zuzendu du: “Ritos, gure azken lur zatia” .
Mendebaldeko tradiziozko antzerkian aditua, batez ere Indiako kathakali antzerki-dantzak Kalamandalam Haridasan guruarekin ikasia. Halaber, ADEL (Arte Drama Euskal Laborategia) zuzentzen du eta hainbat irratsaio eta aldizkaritan kolaborazioak egin ditu.
2003an "Agujeros en el cielo" filmean parte hartu zuen. 2005eko Donostia saria jaso zuen Yuri Sam lanagatik, eta aurretik Euskal Aktoreen Batasunak 1999. urtean saritua. Azkenik,bertsolaritzaren munduan, 2007ko Bertso Eguna eta "Bertsotranpak" ekimenetan parte hartu du. 

Antzezlanak

  • ANDERGROUND trilogia: "Ardoaz", "Minutu Bakarra" eta "Mis rarezas dirías tú".
  • "8 olivetti poetiko"
  • "Caja XXI Kutxa"
  • "Emaztea kapelarekin nahasten zuen gizona"
  • "Yuri Sam (otoitza)"
  • "Fitola balba, karpukit tui"
  • "Ezequiel" (Sagarroi taldearekin)
  • "Au Revoir Triunfadoreak!"
  • "Metamorfosis" (Doctor Deseorekin)
  • "Bertsotranpak"
  • "Hala mintzatu zen Zappatrusta"
  • "Aulki Hutsa" (Pettit Teatre de Pain)
  • "Ibañeta" (Haize Berri - Artedrama)
  • "Errautsak"
  • "Erregea eta bufoia"

No hay comentarios:

Publicar un comentario