Datozen saioak

2012-06-16 Eskoriatza
Erregea eta Bufoia
Erregea: Beñat Gaztelumendi
Bufoia: Ander Lipus
Zalduna: Unai Elizasu


zer da erregea eta bufoia

Nork apainduko ote du hitza hobeto da, erregea eta bufoiaren arteko borroka honetan esperimentatu nahi den jolasa.

Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria. Norgehiagoka honetan, gehiago nor izango?
Tokian tokiko herrira eta egoeretara zaldunak prestatutako gaiek, erabateko bapatekotasuna emago dio emanaldiari.

Aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez…

Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!! 


Bi emanaldi formato ditu: Emanaldia eta banketea!!
Emanaldia, aretoetan, antzokietan, gelatan, leku itxietan egiten den emanaldia izango litzake. Non jendea, emanaldia ikustera bakarrik joan den!!


Banketean, bazkari edo afarien inguruan egiten den emanaldia da. Bertsolaritzan izaten den, bertso bazkari edo bertso afari modura planteatutakoa litzake!

No hay comentarios:

Publicar un comentario